Gose taldearen bigarren diskoak lehenaren bidea urratu eta sendotu baino ez du egiten. Bigarren lana lasaitasunez egin bada ere, zirrara berri batek bultzatutako lana da. Gose taldeari gauza asko gertatu zaizkio, Gose taldeak gauza asko sorrarazi ditu eta bigarren diskoak horren isla du.
Melodiak burutzeko erraztasuna, abestiak egiteko ohitura, elektronikaren eta euskal kulturaren uztarketak, trikia aitzaki hartuta, ematen dien plazera, baina dena goitik behera iraultzeko. Kantuaren dotorezian pentsatzen du, tradizioarekin apurtu egin nahi du, estrategiak batu, serio ekin eta infinituki hausnartu. Nork? Gose taldeak, noski.
Prentsan ateratakoa hemen duzue