FABOREZ diskoa kalean da

FABOREZ

 

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak FABOREZ  izeneko disko bilduma abian jarri du. FABOREZ neska dantzara ateratzeko eskaera zen garai bateko erromerietan. Dantzarako errepertorio honetan ez dira soilik lotuko piezak biltzen (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak…) baita ere fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak.

 

FABOREZ 1 izenburupean belaunaldi berriko jotzaile gazteak eta errepertorio tradizionala batu nahi izan dira. Plazarik plaza dabiltzan bikoteak dira laurak ere eta oraindik diskorik kaleratu ez dutenak.

 

 Lau bikote bildu dira, soinu eta pandero hutsez:

·        Izer eta Alabier

·        Estanga anai-arrebak

·        Jon Ostolaza eta Rakel Pujana

·        Agurtzane eta Ion Elustondo

Bikote bakoitzak 5 pieza grabatu ditu, guztira 20 pieza. Grabaketa Mikel F. Krutzagak egin zuen 2007ko abuztuan Elkar Estudioan.

Diskoak biltzen duen errepertorioa:

izer eta alabier

1. EN LA FABRIKA Kalejira

2. IGO ZAITEZ PALMARA Baltsa

3. URTE ZAHAR GAUA Pasodoblea

4. LATZA Bolero-pasodoblea

5. ELZISA-TXISTULARIENA Fandangoa

estanga anai-arrebak

6. KIZKITZAKO FANDANGOA

7. URIGOITI Pasodoblea

8. MENDI MENDITIK Kalejira

9. DONOSTIAKO KALIEN Trikitixa

10. NERE KANTUA ZERA Fox-kunbia

jon ostolaza eta rakel pujana

11. DANTZAZALE BAZAUEZE Trikitixa

12. AMAREN PREGUNTIA Porrusalda

13. KAMIÑEROKUA Fandangoa

14. SARGOATE-IRUKURUTZETA Arin-arina

15. ZALDUN GARAIA Pasodoblea

agurtzane eta ion elustondo

16. ALA PORAI! Trikitixa

17. INKIRRINKI Porrusalda

18. FANDANKOA Fandangoa

19. PUTXUNIKETAN Boleroa

20. ZIRRARA Fandangoa