Gose taldea Carlinhos Brown-ekin

Gose taldeak Carlinhos Brown Brasilgo kantari ezagunarekin abestuko du estatuan zehar emango dituen hiru kontzertutan.

Azken hilabetean maiz entzun da Gose taldearen musika Baleuko produktorak estreinatu eta Alberto Gorritibereak zuzendu duen Eutsi! filma dela medio. Gose taldeak Eutsi! filmeko kantu nagusia konposatu du, “Eutsi!” izen bereko kantua, telebista eta irratietan askotan ikusi eta entzun ahal izan dena. Disko bat ere kaleratu da, Goseren “Eutsi!” kantuarekin batera Potemkin taldearen kantu bat, eta 80ko hamarkadako zutik irauteko beste 12 abesti ezagun biltzen dituena.

Orain Gose taldea Carlinhos Brown kantariaren jomugan jarri da. Brown kantariak gustuko du Gose taldearen musika eta Bizz produkzioaren eskutik hiru kontzertu emango dituzte elkarrekin. Madrilen maiatzaren 8an La Riviera aretoan, Valladolideko Pisuerga Kiroldegian maiatzaren 10ean eta Segoviako Albuera futbol zelaian maiatzaren 26an.