Trikitixa

2000ko udazkenean eman genion amaiera liburu honi. Beraz, orri heauetan Kepa Junkeraren hasierako lanen berri baino ez duzu aurkituko. Bilboko musikari honen hastapenak, alegia. Artean gaztea da oso eta sorkuntza bide luze eta oparoa izatea opa nahi diogu.

Dena de, sormenaren lehenengo atala bete zuela uste genuen ta horrexegaitk liburu honetan bildu nahi izan dugu horren emankorra izan den aurreneko ibilaldia.

Esker mila liburu hau aurrera eramateko lagundu duten guztioi eta bereziki bere iritizi idatzia edota margotua eskaini diguten artistei: Yosu Arregui, Jesus Angel Miranda, Joaquín Diaz, Juan Carlos Eguillor, Phil Cunningham, Joseba Tapia, Paco Mora, Natxo de Felipe, Jon Sarasua, Julian Vallejo, Pedro Olea, Alfonso Gortazar, Luis Delgado, Ostern, Xabier Amuriza, Edorta Jimenez, Andoni Euba, Inazio Garmendia (Laja), Flaco Jimenez, Eugenio Lasarte, Juan Antonio Urbeltz, Juan Carlos Perez, Mikel Valverde, Juan Zarate, Ramon Zumalabe, Irkus, Mattin, Paco San Miguel, Iñigo Ordozgoiti, Kike Almendros, Eneko Lorente eta Imanol Agirreri.

Bilbon, 2000ko udazkenean. Negu hurbilaren atarian.