Adolfo Jainaga eta Iñaki Zabaleta trikitixa irakasleek moldaturiko metodoa da aurkezten dizuegun hau. Errepertorio zabala biltzen da metodo hontan aurrez aurre irakatsitako piezen filosofiari jarraitzen diolarik.
Behatzen teknikari inportantzia berezi bat ematen zaio solfeotik abiatuta. Fandangoak, arin arinak, trikitixak porrusaldak, dantzak edo atzerriko doinuak aurkituko dituzue. Liburuxkaren hasieran ariketa sinpleak daude baina aurrera egin ahala piezen bidez lantzen da behartzen teknika eta zailtasuna.