Panderoa,historia eta metodoa

Ikerfolk-en eskutik datorkigu panderoa jotzen ikasteko metodo hau. Imanol Urkizu oriotar irakaslea izan da bilketaren eta prestaketaren arduraduna. Metodoa lau partetan banaturik dago:

Historia, metodoa, partiturak eta koplak. Oso modu erraz eta egokian ikas daiteke pandero jotzen metodo honen bitartez. Erritmoen oinarriekin hasten da eta ariketak datoz ondoren. Metodoaren liburuxkarekin batera CD bat dator erritmo eta adibideekin.

Argazkiek ere laguntzen dute eskuen kokapen egoki bat lortzen. Fandango, arin-arin eta kalejira batzuen partiturak ere badatoz adibide gisa.