Sakabi, soinu txikiaren handitasuna

[audio:Sakabi_eta_Eganazpi.mp3]Ikasi egin nahi zuen.

Gaizki esan dut, ikasten segitu nahi zuen esan beharko nuke. Ikasten segitu nahi zuen bizitza guztia ikasten eman zuen hark.

Seguruenik ez zuen nahi izan zuen adina ikasi, baina trikitixaren munduan pausua garbi emana dago, eta atzera itzultzea, ezinezkoa da. Gazteagoetan, Laja dator indartsu, eta Sakabiren kezka beretsuei erantzuteko bilatu zuen honek ere, Altunaren laguntza. Igarri egiten da. Sakabik tonu zailetan, do sostenidotan-eta jotzen duenean, ez du urruti txistularien eskola. Lajaren zenbait fandangotan, Sakabirenetan bezalaxe, nabari da bandaren erritmoa…

Trikitixa munduan, Gelatxok eta Elgetak pieza berriekin ekarri bazuten iraultza, Sakabi bigarren baten lehen urratsa da. Deitu perfekzioaren bila abiatzea. Deitu soinuari duintasuna ematea. Deitu lanbidea serio hartzea.

Horra Sakabiren ekarria.