Ahal den neurrian, behintzat. Ezin da aukeratu noiz eta non jaio. Ezin jakin zein hizkuntza emango dizun amak. Ezin da aukeratu euskaldun izatea jaio berritan.
Baina gero bai. Tradizioa, kultura, bizimodua, ideologia: euskaltasuna aukeratu egiten da. Ahal den neurrian, behintzat.
Epeldek ere, aitak jotzen zuen dultzaina albo batera utzi, eta indartsu zetorren instrumentu berria hartu zuen eskuetan: soinu txikia.
“Dultzaina jotzeko asko putz egin behar zen.”
Asko putz egin behar zelako. Argi dago: mundua ez dute erabaki sakonek bakarrik aldatzen.
Mundua egunez egun, urratsez urrats egiten da.
Asko konturatu gabe, herri musika, eta beraz herria, errotik aldatzen lagundu duen mugimendu bateko partaide izan da Epelde.