ZEBERIOKO JOTAK

Hitzak: herriarenak

Neure laztana zer dozu?

Kolore txarra daukazu;

koloreak gorrituteko

metal ure edan bear dozu

Itxasoan ura lodi

ta ez dau ondarrik agiri;

neure laztana ikustearren

pasauko nainteke andi

Txikitxue zara baia

aziko zara ondino;

aziten ez bazara be

ez zaitudala itxiko.

Txikitxu eta polita

orain amazortzi urte;

alargunaz ezkontzea

asko sentiduko neunke

Ederregia zara zu

soloan bearrerako;

artizu kaballerua

kalian paseorako

Ama buruan min dot

ta ez esan aitari

gaubeko errondeak

galdu nauala ni

Asko gurotzut nik zuri,

beste bateri geiago;

enaz ezkonduko zugaz

iñon besterik badago

Itxasoan doianean

ontzia kristalezkoa,

zeinbatek esango ete dau

Birjiña Begoñakoa

Altuan bizi naz baia

kalera daukat gogoa,

ortik jenteak dauka ta

bizitza alosokoa

Amak ezkondu nadila

Otxandioko urira,

ez dot joan gura baia

ango untzegintegira

Nere aitak amari

zer egin deutson bazenki:

fraka zarrak saldu eta

gona barria erosi

Nere aitak amari

gona gorria ekarri;

gona gorri-gorria

zazpi jostunek josia

Neuk esanda ez zara joan

neure laztanan portura;

atzo goizean esan neuntsan

egun on euki daizula

Amak ezkondu nadila

nire moduko batekin,

dotea emongo deustala

amalokea bost txitekin

Agur eta banoa

Ondarroara soldadu;

ez dot joan gura baia

banaruela seguru.

Antonio, nora zoaz

zure bibolin orregaz?

Domekan Errigoitira

etorri nai bozu neugaz

Salada batek Zorrontzan

egin dau gona gorria;

ganetik bota deutso

aginadura zuria

Auxe da despedidea,

despedidonen tristea!

Egin badot berba txarto,

parkeske nago, jentea

Entzun dot esan dozula

ez zagozala niretzat;

eskerrik asko, majea,

neu bere enago zuretzat

Mendi altuan edurra,

bota surtera edurra;

neska galant baten amak

mutil zatarren bildurra

Euskeraz kantauko dot

nik dana dakiten moduan:

pobrerik ez dala bizi

aberatsaren moduan

San Blas pasau dan urte bi

Abadiñora nintzan ni;

denpora txarrak emon da

ez nintzan ondo ibili

Begira nago begira

goiko kamiño barrira,

noz etorriko ete dan

neure maitea errira

Ama gureak baleki

zelango alabea nazan ni,

egunez negar da negar

eta gaubean lo gitxi

Panderetatxo barria,

amak Bilboti ekarria,

amar erreal pagauta

erdia urre gorria

Altuan bizi naz baia

kalera daukat gogoa;

ez dot jakin orain arte

nora dan amodioa

Begira nago begira

kamiño-zubi barrira,

noz etorriko ete dan

alkatea gure errira

Eup, Leon Arteakoa,

albokari famosoa;

Mauriziak joten deutso

berari ba panderoa.

Juan manuel Etxebarria

Zeberioko kantak