OSTATUKO NESKATXAREN KOPLAK

Hitzak: Joxe Austin Arrieta

Doinua: Anton Latxa

Isildu zaigu eguna

larre ondoan asuna

zure gomuta saminagoa

bihotz nereko kutuna

Eperra garitzan kanta

ehizeko zakurra zaunka

teilatu gorriari dario

nigar ata odol tanta

Belar gainean bildotsa

haizeak leun du hotsa

etsai-urratsen zarata hitsa

gorrotoaren ostotsa

Oilarrak harro kalparra

zezena ez da koldarra

Espaina aldean preso daukate

nire senargai zangarra

Eder basoan haritza

pagoa lerden bortitza

bazter hauetan zenbait jaunskilok

errez jan ohi du bere hitza

Hibaia dator uholde

haizea uraren golde

euskal andra-gizonen odola

ez da ixuriko debalde

Udako sasoiak uzta

lurrean eder irusta

nire bularra zuk laztan ezik

ximelduriko masusta

Sagarrak daude ustelak

mikaztu dira upelak

lehengo aldean orain gara gu

abertzale txit epelak

Arta zalgu zoritu

sagarrondoak gorritu

zu noiz itzuli itxaropena

ez zait gogotik akitu

Euriak mardul dario

elurrak dirudi liho

nire blhotzak ez dezaizuke

sekulan esan adio

Usoak dira igaro

basoak dirau oparo

nire magal gozoa dukezu

zatozkenean abaro

Zelalak badu hesia

ereina dugu hazia

nire erraietan ernatuko da

askazi ezin-hezia

Oskorri

In fraganti