NAFARROA GAINDI

Hitzak: Patziku Perurena

Doinua: Salvador Ugarte (1901-1968), Iñaki Zabaleta

Nafarroan da Bardena

lurralde zelai gardena.

Galeperrak dostaka dabiltza

gari tartean barrean.

Urbasa gaineko bazka

idoi hezean ur aska:

basahateak murgiltzen dira

butzuan plisti ta plasta!

Aezkoako oihanak,

larrean orein lirainak,

uso izuak iragan dira

zeharkatuz mendigainak.

Baztango haran ederrak

maldan behera ur lasterrak:

iratzepean kantari daude

arratsaldean eperrak.

Sakana eta Burunda

hodei ilunak kulunka,

arrats iluna edertzen dute

hontzek basoan uluka.

Zabaleta eta Imanol

Gaueko errondea