MADALEN BUZTURINGO
Hitzak: herriarenak
Doinua: herriarena
Madalen Buzturingo
gauean gauean
errondean dabiltza
zure portalean.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.
Hasi goiko kaletik
beheko kaleraino
ezta ederragorik
Madalentxo baino.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.
Zein ote da berorri
horren famosoa,
Madalen deritzona
neskatza airosoa!
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen nirea!
Zure ondoren dabil
bueltaka jendea.
Kalean gora behera
isil eta serio,
ilearen puntean
zintea dario.
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen gaixoa!
Seigarren batailoian
daukazu majoa.
Elizara joan eta
belauniko jarri,
lehenbiziko errezoa
bere majoari;
txikitxoa da baina
bai konpondutxoa,
kazadoreetako
kabo aurrengoa.
Txikitxo naizelako
ez nazazu utzi,
kapitan izanen naiz
bihar edo etzi.
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen maitea!
Zu nahi zintuzket ba
nire emaztea!
Goiko komentutikan
eta kaleraino
ezkontzeko asmotan
makina bat dago.
Ai! Madalen, Madalen!
Ai! Madalen!
Zure bila nenbilen
orain baino lehen.
Ikuste bakoitzean
Madalen kalean
zer poza sentitzen dut
nire bihotzean!
Ai! Madalen, Madalen!
Madalen lorea!
Nahiko nuke bazina
betiko nirea!