JESUITEN INDAR BELTZA

Iñigo Aranbarri

Sakabi, soinu txikiaren handitasuna, 2003

        Jesuiten indar beltza Loiolako basilikatik harago zabalduta zegoen. Eta neurrien gogorra elizari bazegokion ere, lotsa gabe bilatu zen agintari zibilen konplizitatea. Azkoitian, Zubillaga fundizioaren lehen harria ezarri zen urtean, 1955ean, herriko plazan agarraua jarri zuelako, udalak parrokian zuen aulkia erretiratu zion Osoro erretoreak Pedro Alberdi, Peron Txiki alkateari. 60ko hamarkadara arte ezagutuko den zanpaldia da hau. Giro honetan moldatua da Urolaldeko gerraosteko trikitilarien belaunaldi hura: Sakabi, Auntxa, Maltzeta, Otola, Arbe, Epelde, Zendoia, Zabaleta, Epelarre, Laja...