JA-JAI!
Bilintx, 1868
Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan,
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita
an pollitik bazan.
Esan niyon desio
senti nuen gisan,
arekin izketa bat
nai nuela izan;
erantzun ziran ezik
atsegin ar nezan,
adituko zirala
zer nai niyon esan.
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkiran;
kontatuko dizutet
guztiya segiran
zer esan niyon eta
nola erantzun ziran.
Dama polita zera,
polita guztiz ¡ai!
bañan alare zaude
oraindik ezkon gai,
¡ezkon gaitezen biyok!
¡esan zadazu bai!
¿Ni zurekin ezkondu?
¿ni zurekin? ¡ja jai!