HIRI PORRU
Hitzak: Xabier Amuriza
Doinua: Bixente Martinez
Gorrian aurrera
ta berdean geldi
semaforo hau gaizki
zegok aspaldi
norbait atzetik baduk
izorra hadi
Bankuaren aurrean
gure eleiza
espaloi bat harago
Korte Inglesa
non sartu asmatzea
ez da erreza
Baten dela T.A.O.
bestean O.T.A.
autorik ez baneuka
ez dit inporta
baina ezingo diat
ibaira bota
Hiriko ispilua
bada erreka
egon behar diagu
tripak erreta
utz ezak flauta eta
jo zak tronpeta
Bihar hiltzen direnak
etzi ehortzi
etzidamu azturik
zazpitik zortzi
sekula sekulorum
hortzak igurtzi
Oskorri
In fraganti