GAURKO ERROMERIARI

Hitzak: Kaxiano

Doinua: Kaxiano

Gaurko erromeriari

gaurko erromeriari

hastera noa kantari

bizi berria emateko

lehengo ohitura zaharrari.

Euskal Herriko jaietan

Euskal Herriko jaietan

beti edo gehienetan

pozez txoratzen gabiltza

zuen erromerietan.

Alaitasunez beteak

alaitasunez beteak

mutil da neska gazteak

beti horrela jarraitu

ta izan elkar maiteak.

Trikiti ta porrusalda

trikiti ta porrusalda

alaitasuna izan da

orain agurtzen gera

beste bat arte esanda.

Kaxiano

Baserritik kalera