FURRA, FURRA
Hitzak: Xabier Amuriza
Doinua: Natxo de Felipe
Gaur goizean jaiki naiz
suerte onean
tanke bat topatu dut
neure kafesnean.
Ez dakit zer daukagun
bakea ala gerra
baina nik badaezpadan
egin dut puzkerra.
Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukuan.
Neure arma bakarra
dut akerdoia
hauspoari eraginez
dirudi lehoia.
Eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion.
Furra, furra...
Zerbait egitekoan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur-pistola batez.
Orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.
Furra, furra...
Eta orain banoa
berriro ohera
bila ez badatoztik
lolo egitera.
Bihar ikusiko da
zer dagoen berri
jakintsuenak ere
ezin du igerri.
Furra, furra...