EZPATADANTZA

Hitzak: Natxo de Felipe

Doinua: Anton Latxa - N. de Felipe

Gerra oihurik nahi bazendu

hau duzu ezpatadantza,

lur zahar honek eskatzen du

erraietatik bengantza.

Eztarri-ezpatak alerta,

kopla eder ta zorrotzak,

ez gaitezen sekula gerta

geure etxean arrotzak.

Mende luze isil latzean

mihietatik zintzilik,

egun ilumpe garratzetan

gogo gintuzkete hilik.

Baina egia ulertzeko

entzun gauzabat bakarrik:

herri harro hau ehortzeko

ez da sortuko indarrik.

Jo ezak, lagun, sano gogor

panderua ta guitarra,

batasun indarrak dituk hor,

hau duk aire herritara!

Oi albokari, izan zintzo,

putz egiok adarrari,

odol beroa zaiguk mintzo,

lot guztiok burrukari.

Oskorri

Hau Hermosurie!