EUSKO GUDARIAK
Hitzak: Jose Maria Garate / Alejandro Lizaso / Basilio Pujana
Eusko gudariak gera
Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.
Irrintzi bat entzun da
goiko tontorrean
goazen gudari danok
ikurriñan atzean.
Faszistak datoz eta
Euskadira sartzen
goazen gudari danok
geure aberria zaintzen.
Gure aberri laztanak
dei egin dausku-ta
goazen gudari danok
izkilluak artuta.
Arratiarren borroka
izan da Intxortan
Mola ta errekete
gelditu dira bertan.
Ikurriña goi-goian
daukagu zabalik
ez da iñor munduan
eratsiko dabenik.
Nai-ta etorri Mola
ta milla rekete
ez da iñor sartuko
bizirik garen arte.
Agur Intxorta maite
gomutagarria
Arratiar mutillaren
Garaitza tokia.
Ez da sartuko iñor
ez Euskal Errian
eusko gudariren bat
zutik dagon artian.