ESTRITIS
Hitzak: Imanol Lazkano
Doinua: Laja
Txanpan pixka batekin
estarria bustiz
Ikusi berria naiz
pesta ona guztiz
Neska bargasta batek
egin zuen striptis
ai, ai, striptis
begiak ditut ase
ipurdiz ta titiz
Erropak bota zitun
matraka eruak
lenbiziko sostenak
gero kuleruak
prenda beharrik ez du
neskatxa beruak
ai, ai, neskatxa beruak
nahiko kalefazio
badu floreruak
Ikusi nuanean
ipurdi librean
erreparatu nion
azpiko tinbrean
polita zuen baina
leku zelebrean
ai, ai, leku zelebrean
ez ote zeiken egin
paraje obean
Bere gorputz berua
nunbait ezin preska
erakusteko etzun
askok hainbat kezka
Amak egin bezela
han jarri zan neska
ai, ai, han jarri zan neska
mutil balienteak
non ziran galdezka
Bide hoietan ez det
askorik korritu
kobarde esan zidan
eta ni gorritu
baina pentsatuko nun
nondikan serbitu
ai, ai, nondikan serbitu
gantzontzilo zikinak
izan ez banitu.
Laja eta Landakanda
Laja eta Landakanda