EPERRAK KANTATZEN DU

Hitzak: herriarenak

Eperrak kantatzen du

Arrate gañian

neskarik ederrenak

Zumarraga aldian.

Baratzako pikuak

hiru txurten ditu

neska mutil zaliak

oinak arin ditu.

Oinak arinak eta

burua arinago

dantzan hobeto daki

artajorran baino.

Despedida da ta

egon zaiz kontuan

akabatzera nua

hurrengo puntuan.

Oraingo neskatilak

zer dute merezi

oraingo neskatilak

dute arreua

burruntzali zahar bat

hiru zulokua.