EGUN DA SANTI MAMIÑA
Hitzak: Gabriel Aresti (1964)
Doinua: Mikel laboa
Egun da Santi Mamiña
benetan egun samiña
goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.
Esanen dizut egia
hau ez da usategia
erroi artean izan nintzaden
benetan ausartegia.
Itsasaldean izarra
hari begira lizarra
euskara salbo ikusi arte
ez dut moztuko bizarra.
Kantatu zuen oilarrak
argitzen dira belarrak
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.
Bularrak moztu zizkaten eta
Euskal Herriak diotsa
solomo luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.
Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak
esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.