DATORREN URTEAN
Xabier Amuriza
Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, 2002
Hil baino hilabete eskas aurrerago, urtarrilaren 17an, San Anton egunean, omenaldia egin eutsien Mungian, berak beti "datorren urtean" esanaz atzeratzen ebana, omenaldiek heriotzea erakarten dabelako susmoa eukan eta. Azkenean, onartu eban eta polito ibili ei zan, negarrari eutsi ezinik bazan be. Kepa, Roberto, Laja eta hainbat trikitilari bikote batu ziran bertan. Bazkaria eskoletan izan zan eta ez eban ezer jan. Nahikoa txarto aurkitzen ei zan. Gero, ostera, kalera urtekeran, guztiz bizturik, ez ei eban etxera joan gura, alaba Maria Jesus, ondo beharrez, hatarako prestau jakonean. "Ah, ba, etorri gura ez badozu, ez gara joango, eh!" agindu eutsan alabeak eta luzaro jarraitu ei eban Mungian, etxera joateko penaz.