DANTZA ABESTIJAK

Mañariko

Euzkadi-06-04

Auten etorri dira

ordena berrijak,

ezkondu dattezala

neskazar gustijak

Ezkontzen ezpadira

datorren illian

errematera duaz

urrengo urtian

Maritxu Petroliña

Etxebarrikue

jango neuke talue

zuk egiñikue

Gaztia nintzanian

oin amar urtetan

baneban ezkongeya

¡bai barrabanetan!

Bata gazte polita

bestia multilzar

ederto bixiteko

komerentzija lar.

Mutiltxu txanbeliñak

bentaja bi ditu

plazan eder ta galant

etxian irritu

(...)

Maritxu Kataliña

entzun egidazu

ugerra ta koipie

ugari daukazu

Dantzan ariña eta

bizitzen be zolija

biarrian ostera

alper ta nagija

Zu lako neskatilla

alper-takirrija

mutil kokokuentzat

nobija zolija

Igaz igazkue ta

aurten aurtengua

ez az i ezkonduko

ganorabakua

Tristerik nago tristerik

aztaukat alegrantzirik

bosteun urteko agure bat

oyan daukat neuk gexorik

Ollo bat il dautzat baña

eztauka mejorijarik

beste bat ilgo neuskijo

sekula jagiko ezpalitz