¿Saraubac cer dirian?

Frai Bartolo, 1816

        Sarauba, esatenda emen, dala, andi eche baten guizon, eta emacume naaste gavaz eguiten daveen dantzia, ta olgueetia, echeco, ta campoco, eureetarico edocein barruban sartuten diriala. Onetarico Saraubac, eta Biguiraac alcarren lagunac dira. Biguirara auzo eracuac duazan leguez; saraura bere auzo eracuac duaz. Biguiria gavaz eguiten dan leguez, sarauba bere bai. Biguirara gaztiac duazan leguez gueijeenian; Saraura bere bai. Nequezarijeen sarauba da Biguiria. Ta andiquijeen Biguiria da Sarauba. Icenac mudeetan dira. Olgueetia ta desonestidadia bijeetan davil airian. Ezdago Jaungoicuaren aurrian Donic, ez Doinaric, ezbada eguite onac, edo chaarrac. Baseerrico mutilac, eta nescaac eche baten sartuta, gavaz olgueeta loijeetan ibiltia pecatu bada; andi echeetaco Jaunac, eta Seinorac, Zaldunac, eta Damaac gavian alcarregana batuta, dantza, ta olgueeta nasaijeetan naaste ibiltia bere, pecatu da. Itanduco baleustee: ¿Cein dirian chaarrago, Biguiria, ala Sarauba? Esango neuque: Biguiria zatarrago, ta itchusijago; Baina Sarauba chaarrago, ta gachtsubago, edo malecijotsubago. Biguiraan colpe baten emoten jacue veguijai, ta belaarrijai castidadiaren contraco lotsaari andijagua: Baina Sarauban emoten jacue araguijari, ta luxurijari su gorijagua. Bijeetan: bai Biguiraan, ta bai Sarauban dauca luxurijac mai presta janari ugarijagaz. Baina Sarauban obeto guisauba, ta gozuagua. Ta au errazoe asco gaiti.

        I. Sarauco gentiaren jantzi armatuba gaiti. Bada gente apainduba, ta ondo baino obeto apainduba juatenda andiquijeen Biguirara. Ezdinot ecer, araco bularrac, idunac, ta besuac aguirijan, edo guztiz aguirijan baino, araguijaren sugarrijago, Andiquijeen Biguirara daruezan andra, edo nesca loijac gaiti. Ezbada dinot, Caballero, edo Zaldun, Señora, edo Dama, dana dala, juaten dala, ondo apainduta Biguirara. II. Andiquijeen aziera biguna, ta leuna gaiti. III. Eureen malecija aurreratuba, ta gacheraco jaquiturija goixtarra gaiti. IV. Eureen gorputz atseenac, ta guichi domaubac gaiti. V. Eureen Biguireetaco musica, ta canta indecente, ta odolberozailiac gaiti, ceintzuc dirian luxurijaren azoguia, ta araguijaren sugarria. Saraubari darraicozan condecinoe oneec, airian darabilee olgueeta galdu areetan luxurijaren suba, ta desonestidadia. Ta oraindino gueijago, Tertulianoc dinuan leguez, eureen Saraubetaco luxurija inos oztu ezdaquijuen, neguban bere jantzita euquiten ditubee Andiquijac eureen Biguira, edo Saraulecubac. Bada, baseerrijeetaco Biguiraac badira pecatu mortalecuac, esandirian errazoiac gaiti. Andiecheetaco Saraubac malecija gueijago, luxurija sutsubago, ta pecatu gueijago dauqueenac, dira. Alan: pecatu mortala da, esandan leguez, Sarauba eguiteco, salia, edo echia gentiari emotia. Pecatu mortaleraco vidia inori emoten jacolaco. Pecatu mortaleco ocasinoe urrecua da alaco sarauco dantza nastia, ta olgueeta indecentia. Baita, bere naiz alaco dantza naastau loijan ibiltia bere. Ta, eguina garbatuta, ostera ez eguiteco, asmua artu artian, ez Caballeruac, ez Seinoraac, ez Zaldunac, ez Damaac ezdagoz prest compeseetaco; ezin inoc absolvidu leguiz. Iracurri bedi, erraza da ta, leen izentau dan Aita Cadizen carta juicijozcua. Noverac obeto ezbadaqui, an icusico dau: cer dirian Saraubac, ta Saraudunac.