Ramiro Arrue (Abando, 1892-Donibane Lohizune, 1971), Parisen ikasten egon ondoren Laburdiko kostaldean finkatu zen. Bere bi anaiek bezala, euskal folklorearen gaiak landu zituen, baina ez hain populista. Kolore leunak erabili zituen maiz, gouache teknikan, eta halako amets-giro bat sortzen du bere paisaietan. Euskal Herri zoriontsua da bere margoetan ageri dena, baita arrantzaleak edo nekazariak irudikatzen dituenean ere. Biziki maite dute paristarrek.

                Danse en Pays Basque

                Danse au village

                Danseurs du Labourd

                Fandango