Antonio Maria Lekuona (Tolosa, 1831-Ondarroa, 1907) Bilbon kokatu zen 1872an, hogei urte eta gehiago Madrilen bizi izan ondoren, pintuta irakasle bezala. Hurrengo urtean Karlos VII.aren margolari ofiziala izendatu zuten. Azken gerrate karlistan liberalek erre egin zuten Lekuonak margoturiko Juramento de Carlos de Borbón bajo el árbol de Guernica como Señor de Vizcaya koadroa. Euskal Herri tradizionalaren gaiak hartu zituen maiz, eta gure margolaritza propioaren aitzindaria izan zela esan ohi da.