Alberto Arrue (Abando, 1878-1944), lau Arruetarren anaia zaharrena. Antonio Lekuonak Bilbon zeukan estudioan ikasi zuen. Epalzaren alargunak, doña Kasilda ospetsuak emandako beka batekin joan zen San Fernando Akademiara, Madrilera. Erroman eta Parisen landu zuen ikasitakoa. Erretratugile bezala nabarmendu zen, tipo eta ohitura tradizionalak ere margotu izan zituen arren. Kolore biziak erebili zituen, eta marra leunak.