BANANGOA
Hitzak: herrikoiak
Doinua: herriarena
Aitte San Migel Ijjurretako
eru altuko lorie
agure zarrak jantzan ikusi
t´harek eitten jjok barrie.
Kaspel handijjen intxaur saltsie
pitxer morkuen txunpletin
eragin eta beti eragin
zarrok bajjeukek zer egin.
Garaiko plazan otie loran
Ermuan asentzijjue
jantzan ikasi gura dabena
barruetara beijjue.
Kalabaziek aijjena berde
punten lorie beillegi
txapel gorridun mutil horrexek
krabeliñie dirudi.
Perretxikotan nenbillenien
Mendiolako basuen
dama gazte bat billatu neban
elorri baten onduen.
Gaztie nintzen zorue nintzen
jarri nintzakon albuen
amantaltxue zabaldu eta
altzuen hartu niñuen.
Gora ta gora puntapijjue
eta gorago zerue
hankarik altzeu ezin badozu
makurtu eixu burue.
Jantzari-jantza Anbotopeko
erromerijjen sanue
krabelintxu bet belarrijjen da
larrosa bille banue.
Tapia eta Leturia / Amuriza.
Bizkaiko Kopla Zaharrak