18 DE JULIO

Jose Inazio Ansorena

Inpernuko Poza Jardunaldiak, 2004

        Haurra nintzela, Konstituzio Plazan, Donostian, jaiero danbolina zegoen goiz eta atsaldez. Gazte asko biltzen zen dantzan igande arratsaldeetan. Udaleko danbolinteroek garai bateko arautegian zuten eginbeharra hauxe zen: fiestas de guardar guztietan jo. Uztaileko 18, Alzamiento Nacional-aren eguna, ez zen horrelakoa. Gobernu Zibilak erromeria antolatzen zuen Plazan. Baina txistulariak ez ziren jotzera joaten (Arautegiaren aitzekia ondo erabiltzen zuen Isidrok), baizik eta trikitilariak.

        Bestetik, trikitilari famatuenak nire haur denboran erdaraz kantatzen zuten.

        Donostiako Parte Zaharrean, garai batean, ez genuen maite trikitrixa.