1615. Lope de Vegak Bizkaian bildutako kopla sorta
Hitzak: Herriarenak
Á Dios, esan eta
á Dios ni banua,
laster etorrico naiz
urrin espanua.
Urin juateric an
asertetan bahat
cartia bialducot
neuc escribiduric.
Lan esquinetan bere
suspirus beteric
ezdichan daruala
biohosa josiric.
Lastandot egusquija
idarguija maite
seu icusi bagaric
neu esin nengoque.
Seu icusi bagaric
daucadan eguna
gaba dala ustedot
ain daucat illunan.
Len izan nosun maite
oin maite banosu
seuria izangonais
zeuc gura banosu.
Arpelic izangonaiz
echian asarre
ceuria izangonaiz
ilten espanabe.
Ilten banure bere
billacen banosu
lengo berbetan firme
billatuco nosu.
Anchiña esa notsan
ama suriari
biar sindudasala
prenda ederrori.
Esan sostan suc baña
enotsun sinistu
biarco nindusula
diruac banitu.
Diruac gaiti baño
biar espanosu
zuas indijetara
saites indijanu.
Indihac irebasten
erresac estiras
zeure begui ederroc
gachaguac diras.
Chiquichu politori
seu neure lastana
gaticatu nindusun
libria ninsana.
Libriac libredira
neu orain catigu
orrec eraguitendost
sarritan sispuru.
Sispuru da neure
gabiango lua
negarra egunesco
mantenimentua.
Negarra egunesco
mantenimentua
pensamentu tristiac
mundutic narua.
Chiquichu politori
lurraren ganian
ascoren soragarri
seu jaiyo sinian.
Eriñonsen aspico
crabelina fiña
anchiña eguin yatan
seu ganaco miña.
Jaungoicuac nai badau
munduan esarren
biyoc batuco guera
isaracho baten.
Ederra da loria
suricho dalaco
ederragoa sera
loria dan baño.
Loria batetic da
loria bestetic
nundic aguertu sera
lora ederori.
Asco eguindot
pasiadaric, maitia sugaiti,
gustijac isandira
contentu bagaric.
Pasietan naisanian
seure atarteti
suspiru eguitendot
bios bioseti.
Esperansaca bisi
maite gosua
nosbaista cumpriducoda
bioyuen plasua.