TRIKITI TESTUAK
|
ASTINTZE
«KORRONTZI»
Gure gurasoek kontatzen dute duela asko bazegoela KORRONTZI izeneko trikitilari bat, igandero-igandero Mungiako plazaraino hurbiltzen zena bere asto gainean jarrita. Abadeak hamaiketako meza bukatutzat ematen zuenean, trikitixa jotzen asten zen bera eliza-atarian, horrela bere abestiekin, meza ostean biltzen zen jendetza alaitzeko. Jo eta jo ibiltzen zen jendeak botatzen zizkion txanpon apurrak bere txapelean biltzeko, eta honela, bertan biltzen zuen altxorra nahikotzat jotzen zuenean, berriro bere astora igo, trikitixa lepoan hartu, eta bere aurrean bildutako jendeari agur esaten zion hurrengo iganderarte.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran eta Mikel Romero
|