TRIKITI TESTUAK
|
«GAU GIRO»
SAN ISIDRO San Isidro egunez, bidekoa juaz nekazari festara Amasara guaz San Juanak heltzean, jaiak ugalduaz euskara eta festa aparte dijuaz
Festan erdal soinua hasi da agintzen euskaraz jakin arren ez da erabiltzen geu ez baldin bagera gogor ahalegintzen nork lagunduko digu aldapa gainditzen
Hainbeste kilometro euskararen alde jendez gainezkatuak goiz ta arratsalde lan-leku ta kaleak, ta zenbait sukalde euskal girotik oso urrunduak daude
Zenbait ekintza jator edota kanpaina hor dago ikastolen erantzun bikaina egunero euskaraz balebil mingaina indartuko ginake gutxi gera baina
Hainbat sufritzen duen euskara maitea sasoiko edo gazte saiatu zaitea pena da gure erruz gaixo egotea aldatu dezaiogun haize korrontea.
Hitzak: A. Larraņaga Musika: X. Alberdi |