TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

«GAU GIRO»
KUPELA
ELKAR, 2006

ITURRIOTZ

Entzule izan al zera , entzule izan al zera

sekula Iturriotzen?

oraindik saiatzen dira, festa giro ona sortzen

batzuek dantzatuz eta, besteak soinua jotzen

Asteasu eta Aia, Asteasu eta Aia

edo Beama auzoa

segari ta dantzarien, fama daukate jasoa

Iturriotz horregatik mantentzen da famosoa.

Segarien apostuan, segarien apostuan,

baziren joku bikainak

liburuetan hor daude, lehen egindako azaņak

historia berak baitu, Iturriotz mendigainak

Gaztieri nahi nieke, gaztieri nahi nieke,

gonbidapena bialdu

lehengoen usarioak, denak ez ditezen galdu,

bertako jaiak dira ta, San Juanetan azaldu.

Hitzak: A. Larraņaga

Musika: X. Alberdi