TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«GAU GIRO»
KUPELA
ELKAR, 2006

 

TRATU TXARRAK

Egunero ezusteak gogorra bezain tristeak

zer pentsatua jartzen du, honetara iristeak

gehiegitan baitdauzkagu, tratu txarren albisteak

Mehatxua ta iraina, burua galtzeko haina

askok beldurrarengatik ixilik dute mingaina

negar hotsak bihotzera iristen zaizkigu baina

Hau gogorra da biziro, zenbait kutxilo ta tiro

entzundakoak entzunda, bizitzen ez dago giro

eta zer egin genzake, ez gertatzeko berriro

Elkar maite ta ezkondu, bizitza ez zaie hondu

hiltzeraino gorrotatuz, ta hori nola konpondu?

saiatu, saiatu behintzat, sekula ez da berandu

Sartu dute espetxean baina laster da etxean

askoren itxaropenak gelditu dira hutsean

otsoa ardien bila, berriro libre jartzean.

Hitzak: A. Larraņaga

Musika: X. Alberdi