TRIKITI TESTUAK
|
«GAU GIRO»
HEGOTIK IFARRERA Aukera zegoen ta, nola egon dudan, hegotik ifarrera pasa gera mugan.
Itsas-ertzaren bila, normala da udan, ai, zer arto soroak ikusi ditudan!.
Inguruan jiraka, zenbait txori mota arto artera sartuz, beroarekin jota
Nunbait ongi zekien, kolpea nun bota aurkitu zuen behintzat, gustoko pinporta
Lumaz harrotu edo, hegoak astintzen bitatik bat hasi zen, gehiago agintzen gosea ez da beti, izkutuan hiltzen amona bait zebilen, babarrunak biltzen
Satorra lur gainean, ta noraezean arrastotik irten da, zerbaiten heizean zulo berrien bila, erdi jolasean etzen lurrik mugitzen, hurrengo goizean
Naturaren jokoa, horra ezagutu biak ikusten ziren, pozik baina mutu sator mutur motzari ez nion ikutu baina bidai haretaz ez nintzen damutu.
Hitzak: A. Larraņaga Musika: X. Alberdi
|