TRIKITI TESTUAK
|
«AMORRUA»
ZU HAN EZ BAZINA Eguberritan zaigu urtea zahartu menditik da elurra kalera ausartu zuk ere behar zenuke guganaino hartu kartzela ospel hartan zintuztena sartu
Tiriki tauki taki mailuaren hotsa horma guztien kontra mailuka bihotza
Itxitako urteak adarra du luze aspaldi frogatua zaude urtez urte lekutara gugandik urrundu zaituzte zuganako bidea tapatzeko elurte
Tiriki tauki taki mailuka bihotza zu handik gu hemendik aho biko trontza
Urteak esaten du bizion adina kartzelak nor den bere herriaren dina libre nahi dugula da gauza jakina nola libre izango zu han ez bazina
Tiriki tauki taki bihotzaren hotsa geroak urtuko du oraingo izotza
Musika: Iker Goenaga Hitzak: Koldo Izagirre |