TRIKITI TESTUAK
|
«AMORRUA»
AZKEN PORTUAN Hodeiertzean pausaturik beltzari darion dizdira zeru urdin oskarbiari begiak itxita begira olatu gardenen ziztadak zorionaren ispilu balira
Zirriborro gisan taxutu arrantzalearen patua ur gaziek kendu didate bizi izan nuen mundua zigarro beltzeko gauetan behinola itzali zen nire sua
Horizontala den mugara beti iritsi ezinean egunak arrain kirats lodiz zipriztindurik daudenean hain da garratz bakardadea ur gozoen sabelean
Tristuraz hilda iratzarri begi biak malkoz erreta itsasoaren besarkadan itotzeko hartu dut beta arnasa hartzeari uko honek ez du jada zentzurik eta
Musika: Iker Goenaga Hitzak: Gartxot Unsain
|