TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AMORRUA»
IKER GOENAGA
TRIKI ELKAR, 2006

 

AHAZTU ZITZAIDAN

Barkatuidazu ahaztu zitzaidan

zorionak esatea

hogeita hamarrak bete ondoren

Ikertxo zoriontzea

larunbat hartan telefonotik

dei ziztrin bat egitea

ni ez nintzela gogoratuko

hori zen zure ustea

Diru kontuak alde batean

saiatu naiz alboratzen

originala izan nahi nuen

ez al zaizu iruditzen

bertso pare bat esfortzu handiz

saiatu naiz ni prestatzen

paliza handi bat jasoko dezu

ez bazaizkizu gustatzen

Gure arteko laguntasuna

nahiko nuke nik mantendu

bi gaztetxoren erlazio hau

gure bizitzan sostengu

zailtasunei egingo naiz ni

indarrarekin gailendu

laguntasun hau sendo sendoa

betiko izango degu

Musika: Iker Goenaga

Hitzak: Gartxot Unsain