TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«THE SOLANOS»
THE SOLANOS
METAK, 20025

 

DANIELLA

ikusi zintudanean

Daniella maitea

bertan erabaki nuen

zu nerea izatea

nerea betirako

zure sendiak ordea

debekatu du gurea

errebolberrez ere ezin

ixilarazi duten

maitemin...

errebolberrez bada ere

ezkonduko zara

zu nerekin

maitasun ezinezkoa

ote da gurea

guda ikustezin baten

amodiozko historio

etorkizun gabea?

nik maite zaitut Daniella

inorrek inor bezela

eta zure sendiarekin

behar badut ere guda egin

errebolberrez bada ere

ezkonduko zara

zu nerekin

tango!!! de la Sicilia pequeña

tango!!! de la Sicilia pequeña