TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«GOSE»
GOSE
OHIUKA, 2005

 

NON - NOIZ

Bakarrik, hilobi hilen aurrean,

kea darien hilotzak estaltzean,

gordetako egien iruzur artean

eta inposaturiko ametsen atzean.

Inoiz pentsatu izan dut

ea barrena hustu ala ahoa itxi.

Paradisuaren esklabu ote naizen,

edo mamuen itzalaren jarraitzaile.

Odola hauts gainean,

hezur biluzien azpian.

Izan banaiz ez naiz ezagutzen,

izango banintz ez nuke izan nahi.

Non, Noiz?

Nire hilobia sutan.

Oihu artean galduta

eta itota basamortuan.

Media beltzak goraka ta beheraka,

iada ezer ez zarela ikustean.

Igogailu hilen arimetan barrena,

arima hilen igogailuen antzera.

odola hauts gainean,

hezur biluzien azpian.

Inozotasunaren errautsez beteta,

begi gardenen atzean arima sutan.

Bost, bat, bi zauri, sutan.

Zenbat amets hautsi diren bidean.

Ez da amaitzen, hasi pentsatzen

amaiera guzti honen hasiera den.

Irri gorri, zori gori, altxa hortik, segi zutik.

Borrokaren bidean itzalitako hatsak.

Eta nik askotan pentsatu dut dena

Non - Noiz bukatuko ote den...

Gorrotoaren atzaparretan

eroritako lapurrei

sinetsi ezinik,

haur bat da oraindik zutik.

Zeruak heriotza kiskaliz,

gezurra indarrez estaliz.

Haurraren jolas egunak bukatu dira,

mendeku gosez eroriko da zubira.