TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
OLERKITXO ERRIKOIA Erritarren ordezko zugana nator AIA, aitormen egiteko badegu garaia.
AIAko seme alaba alaba ta seme, bakoitzak jarri bitza belarriak erne.
Nola zu izan zeran gure sorlekua, maite degunarentzat berdin gabekua.
Eman digu aterpe eman digu jaten, badegu lanik asko eskerrak ematen.
Gaņera egin gaituzu euskeraren jabe, antziņatik asi ta etenikan gabe.
ALTXERRI koba zarra daukagu testigu, euskal aztarnak ortik etorri zaizkigu.
Amalau milla urtez gutxi gora bera, euskeraz mintzatuaz AIAn bizi gera.
Izkuntzak eman digu bertsoen sustraia, lenbiziko maixua IZUELAko artzaia.
Gure bertsolaritza arengandik dator, eskerrak ematera orregatik nator.
Aurrera jarrai dezan mendeetan zear, guk ere ez al degu zerbait egin bear?
Izan dedin oitura zar danen gordallu, emen asmatu dira ainbat triki-mallu.
Asmo hortaz sortua da AIAko diska, Lertxundik alkateari eskerrak ematen dizka.
Nere eskerra denentzat gaur iritxi dedin, partaide guztientzat eskeintzen det berdin.
Erlijio girora orain garamatza, ortan ere izan da ainbeste mudantza.
Ezberdin dira garai bakoitzan arauak, lenbizi jentillak ziran eta ondoren kristauak.
Kristautasuna indartsua zan zerbait atzendu da lendik, poztu gaitezen ez dago illa bizia badu oraindik.
Oh! AIAtarrak maite ditzagun Jainkoa eta euskera, guk ori egiten ez badegu seme jatorrak ez gera.
Bide orixe eman deiogun sortu giņan erriari, oitura zarrak erakutsiaz belaunaldi berriari.
Olaxe emen jarraitutzea nik nuke askoz naiago, nere almenak amaitu dira eta ezin det geiago.
Olerkitxo au eskeņia det gure diskaren gerizan, agur entzule biotzekoak danok zoriontsu izan.
Hitzak: Joxe Mari Lertxundi
Aiako herriari buruzko olerkia neurri librean |