TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
GURE ATARIKO PAGOA Mila beatzirehun hirurogeita hamargarrengo negua, izenak berak dion bezain beltz ilbeltzak hogeita laua. Hego haizeak bota diguna gure atariko pagua, bere azpian hamaika jende pozik edukitakua.
Indargarate pago handia zenuen zure izena, Aia aldian ezagutzen dan Pagorikan ederrena. Zu erorita ikusteakin nik hartutzen dedan pena, bildurgarrizko hego haizeak emana dizu azkena.
Zure gerriak neurtzen zituen kana bi ta erdi pasiak, eta zer ziran zure adarrak? lodiak eta luziak. Zu botatziaz harriturikan esaten dute guziak, ikusten ez den gauza da baina badu indarra haiziak.
Ume nintzala, amak laguntzen zidan zure itzalera. jolasten nintzen, nire senide kattun denekin batera. Zure ezkurrak janaz gu hantxe Adan da Ebaren antzera, hamaika une eder ta goxo azpian pasiak gera.
Erori zera lur-jota zaude, akabo, pago gaixua! zure adarretan abestutzeko hain baitzen toki goxua. Oroitutzen naiz: pozez bihotza, nintzalarikan haurtxua, zure gainetik kantatu nuen nire lehenengo bertsua.
Makina jende egoten baitzen itzalean eserita, asko juan dira mundu hontatik zu hor zutikan utzita. Hoietako bat zu hainbat maite izan zintun gure aita, zerutik negar egingo zuen zu erortzen ikusita.
Zure babesen jolasten ginen gu neska eta mutiko, eguzkitako itzala zinen, babes haizearekiko. Gure atarian larehun bat urtez zutik iraun arren tinko, etorri zera gure pagoa etzera inoiz jeikiko.
Hitzak: Luis Otamendi Doinua: Herrikoia
Pagoaren erorrerak hainbeste erasan zidan bertso sorta hau sortu nuela
|