TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
SEGA APUSTUA Aiako berri bertsoz ematen Hasteko badut gustua; Aipatu nahi dut irailaren Hamaikako apustua. Iturriozko zelaian zegon Sega-joko bat estua, Argi usteko hamaikak badu sakela bapo hustua.
Zer esan franko bazen aspaldin Aian eta Asteasun; Esaten zuten zaharrak emango Ziok nahiko estuasun, Baina gazteak erakutsi du Nahiko indar da zailtasun Puska bateko nagusi haiz da, Bejon daikela Erasun.
Iturriotzen egona gaitik Belar etzana ta zaila Hasita buka atera huen hutsa ainako habaila Bi oin pasako arrastak eta Bi metro terdiko maila Oraindik inork ez zian bota Horrelako belar saila
Bat baino gehiok ez du faltako gaur ere buruko minik lehengo erara ez dute hoiek ez dantzatuko mingainik esaten zuten Aian ez dela belar ebaten dakinik erakutsi duk hire aurrean ez dutela zer eginik
Kirolariak baziren hemen Txikiak ginen garaian Orduan denak mintzatzen ziren Oso tankera alaian Haiek bukatu eta genbiltzan Horrelako baten nahian Hi haizelako gaur oso arro Sentitutzen gaituk Aian
Hor emandako egurrarekin Ez haiz geratu itsusi Hire indarren ondore latza Guztiek ditek ikusi Horma harririk pisatu gabe Lehengo marka denak hautsi Gaurtik aurrera hi izango haiz Sega kontuan nagusi
Hitzak: Joxe Antonio Manterola "Zatain" Doinua: Herrikoia
1988ko irailaren 11n Iturriotzko apustu zelaian Aiako Erasun eta Asteasuko Irazustak jokatutako Sega apustuari buruz ondorengo astean Arrate irratirako jarritako bertsoak
|