TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
ITURRIOTZKO SAN JOANETAN San Joanetan joan nintzan Iturriotzera gaztetako oroitzapenak berriztatutzera gauzak zihoaztelako nahi nuen antzera hura poza sortu zan nere bihotzera.
Bazkalondoan bertsotan zioten eraso bi bertsolari handi Maialen, Olaso, bertso ederrak kantatu zizkiguten oso ta entzuleak txaloka pozik eta gozo.
Gero trikitixa jotzen hasi ziranian hura kriskitin soinua nere aldamenian porrusalda, fandango, arin-arinian, alaitasuna ikusten zan jende gehienian.
Iluntzean mutil-ardora jartzean egarriz, gazteak hartu ninduten era maitagarriz, trago batzuek hartuta algaraz ta irriz beren baimenarekin joango naiz berriz.
Hitzak: Manuel Lertxundi Doinua: Herrikoia
Hurrengo egunean gosaldu ere egin gabe jarritako bertsoak
|