TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
ABENDUAN HOGEIAN Abenduan hogeian San Tomas bezperan, mundu guztiak daki nola irten geran. Aian Txantxonenian txiki bana eran, geroztikan ez dakit laguna non dedan.
Hogei ta bakarrena San Tomas eguna, birajia Donostira guk hartu deguna. Neu han gelditurikan izan det laguna, ez det arren damu Lezoraino juna.
Pasaian onuzkuan pronto zan batela, izena lonbratzen det aditu bezela: bat Joxepa zan eta bestea Mikela, amoriomentean pasa ninduela.
Hitzak: Izuelako Artzaia Doinua: Herrikoia
Hiru bertso hauek Santomas egunean Izuelako Artzaiak Donostian kantatuak
|