TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
TXANO GORRI Behin batean txano gorri gorri, gorri, basora joan ta apain jantzi amona ikustera. Otso zaharra bitartean uu, uu, asmo zikin bat bururatu.
-Nora zoan txano gorritxo? -Amonaren etxera. -Nik esango bide motza joateko beregana.
Otso zaharra gezurtia uu, uu, bera joan da lehenbizi bide motzetik aurrera. Eta txano gorri, gorri, gorri, gorri, oso nekatuta iritsi.
Zer gertatzen da etxe hontan usain txarra airean eta amonaren jantzia ez dago bere tokian.
Otso zaharra bitartean uu, uu, egurrezko ohe gainean maindireaz estalita. Eta txano gorri, gorri, gorri, gorri, ohearen ondoan jarri.
-Amona zer belarriak zer begiak dituzun, hori aho itsusia, zer beldurra ematen duzun.
Eta txano gorri, gorri, gorri, gorri, otso zaharren tranpan gaixoa erori.
Hitzak eta doinua: Herrikoiak
Txanogorritxuren ipuin originalaren aldaera kantatua, Jose Inazio Alustiza "Palaziyo"-ren bertsioa
|