TRIKITI TESTUAK
|
«IZENBURURIK GABE»
GERRA OSTEKO URTE BELTZAK Aia herria hain da zabala Elkano bere auzua, Getariaren eskinan dagon bizkar alai ta gozua, Zarautz herriak barru aldean badaka bere trozua neuk ere hantxe emana daukat lehendabiziko pausua.
Aia-Elkano, Elkano-Aia, badute hartu emanik, honuntza sarri etorri ber zan hain urrutiko izanik gari entrega edo babarrun inoiz etzan palta lanik gerra ondoko urte beltz haiek ondo goguan dauzkat nik.
Beti bazuten entregatzeko gari edo babarruna rezionamentu jaso beharra izango zuten urruna oinez etorri, izardi latza ta bizkarretik lurruna ibilaldi hoi egiten zuten Sastizabaldik barruna.
Sarri Aiara etorri ber da makiņa bat mala letxe tratorerik e orain bezela etzegon etxerik-etxe, oinez etorri, bueltan joateko ez motor eta ez kotxe oinak zeuzkaten pixkor askuak bentajik handiņa hortxe.
Hitzak: Markos Manterola Doinua: Herrikoia
Aiako kaskotik urrun gelditzen diren auzoen garai bateko arazoak
|