TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

HERRIKO FESTAK

«IZENBURURIK GABE»
HAINBAT
AIAKO UDALA, 2005

 

Herriko festak ziran biharmonian

berak nahi zuten txoko txoko batian

harri zabal zabal baten gaņian

ari ziran, ari ziran trukian.

Lau atso, hiru neskazar,

bat alarguna jarririk itzalian,

harri zabal zabal baten gaņian

ari ziran, ari ziran trukian.

Hasi ziradenian kartak partitzen

eta gainera tantuak kontatzen:

truk jo ta Iņaxik txota,

Mariak txaldun ta Errufinak hirua.

Mari Martin txoratu al zain burua?

Lauarekin hiruaren kiņua.

Herriko festak...

Neska egon hadi ixil ixilikan

hik ez den ikusi nere keinurikan,

ttantta bat edan ezkero

begiak briz-briz, ezin egon ixilik.

Eran ezan, eran ezan gogotik

katilua, katilua beterik.

Herriko festak...

Hitzak eta doinua: Herrikoiak

Aiako Kristina Gonzalez de Txabarriri ikasitako kantu honen aldaera Joxe Mari eta Mikel bikoteak ezagun egin zuten