TRIKITI TESTUAK
|
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
XOXOAREN HASERREA Semea kexu dut Jainkoan ez nigan ez du ia sinesten Sartzen ahal ez den Diruzko elizek, hitz eder jabeek Gatibu daukaten seme hautsia dut
Seme biluzia Bere aita bezala, zamatsu Segalari langabe maizter da bere herrian bizi Ez zaio geratzen paisaia eder bat Eta onartzen ez duten hizkuntza besterik
Seme jazarria, zapaldua dut Bihar bilaka daitekeena hiltzaile Orduan izutu naiz oihuka Otoi laguntza eske: Pareko auzoa etorri da Arrotz gordin zorrotz Semea hiltzeko behinik betiko Erraiak hausteko bizkarra burua mokoa hegalak xoxoa... a!
Semea preso dut Eta nabaritzen dut Nire erraietan Aspaldiko partez Urratu batean Hezur eta larru Pizten haserrea!
Musika: Félix Lecrec Hitzak: Félix Lecrec
|